Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Negozioa teknologia hutsez egin daiteke. Enpresa, ordea, pertsonak dira

Negozioa teknologia hutsez egin daiteke. Enpresa, ordea, pertsonak dira

Amatiño 2022/01/11 08:00
Gero eta mundu konplexuagoan, enpresek, erakundeek eta organizazioek ezin izango dute hazi, pertsonen bitarteko hazkuntzaz baizik. Pertsonez ari gara, ez makinez. Teknologia ez dago zalantzan, ezta inteligentzia artifiziala ere. Baina makinek ez dagite lanik, funtzionatu egiten dute. Negozioa egin omen daiteke, egun, teknologia hutsez; enpresa, ostera, pertsonak dira, (“CRECER HACIENDO CRECER. El secreto de las empresas consistentes” Xavier Marcet, 2021).

Ez dago etorkizunari aurre egiterik, pertsonen inteligentzia naturalak goia jo izan balu bezala, gehiago garatzerik ez baleuka moduan, aurrerantzako urraspideak makinen ardura bailiren. Behar-beharrezko ditugu pertsonen bertsiorik onena eragingo duten enpresak eta liderrak: “una empresa memorable es aquella que es capaz de hacer crecer a los demás. Hacer crecer a sus clientes con unas propuestas de valor que les mejoren en algo sus vidas o sus tareas."

Alegia: "Hacer crecer haciendo crecer a las personas que trabajan en la compañía, simplemente procurando que las relaciones de los profesionales con sus empresas los hagan mejores personas, que no les provoquen su peor versión, sino que mejoren sus competencias más humanas. Hacer crecer a sus accionistas de un modo razonable para aquellos que arriesgan, sin necesidad de entrar en lógicas especulativas desproporcionadas. Y crecer haciendo crecer a la sociedad sabiendo crear valor corporativo y valor social a la vez. Ni más ni menos”.

Xavier Marcetek enpresa eta negozioa bereizten ditu. Negozioa egin omen daiteke, gaur egun, teknologia hutsez; enpresa, ordea, pertsonak dira. Enpresa, zeinen erronka ez da etekina soilik, pertsonen hazkuntza baino, nahiz langileak, bezeroak, akziodunak edo, oro har, gizarte osoa izan.

Aurrerantzean, enpresa “sendoek” besterik ez omen dute iraun ahal izango. Eta “ser consistente no tiene que ver con la dimensión, pues se puede ser pequeño pero sólido, y grande con la fragilidad de un castillo de naipes”. Adibide zehatzik jartzerakoan, zein jarriko eta, Gasteizko EGA Master, “que lo primero que hizo a la llegada del coronavirus fue reunir a la gente y comunicar que no despedirían a nadie y que garantizarían los salarios. Uno puede pensar que EGA Master es una gran multinacional de las herramientas industriales. No lo es. Eso sí, es la empresa alavesa más internacionalizada que hay. Trabaja en ciento cincuenta países, pero su competidor es doscientas veces más grande que ellos. Su filosofía es cuidar de las personas, para que las personas cuiden a los clientes. EGA Master es una empresa, no es un negocio”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal