Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Martin McGuinness, parerik gabea

Martin McGuinness, parerik gabea

Amatiño 2017/03/21 17:05
Behar bada Irlanda ez da Euskadi eta, segurutik, ezta Euskadi ere Irlanda. IRAko Martin McGuinness-ek nekez duen bezalaxe parekorik Euskal Herriko ETAren baitan.

Euskal Herrian ez dago, ez da sekula egon, 1968an burruka armatuari ekin, hogeita hamar urtez buruzagitzari eutsi eta, hilketa-samaldaren ondotik, bake-bideari Martin McGuinness-ek (Derry, 1950-2017) bezain kementsu heldu dionik.

Euskal Herrian ez dago, hiru hamarkada luzean txispaz armaturik jardun ostean, Hezkuntza sailburu izatera heldu eta Kongresuko parlamentari txartelaz jabetu denik.

Are gutxiago, Nafarroako UPN gisako alderdiren batekin elkarlanean gobernua osatu eta lehendakariorde izan denik, edo erregea agurtze aldera eskua luzatu dionik.

McGuinness

mikel
mikel dio:
2017/03/21 21:08
Bake bideari eldu ziola aipatu duzu bai eta ere, 30 urtez IRA talde terroristaren buruzagitzan. Bake bideari buruz, zergatik eldu zion, zer eraman ote zuen horretara?
Oso erraza da esatea, horrelakorik ez dagoela EUSKADIN. Benetako bakean bizi dira Irlandarrak eta, zer baldintza sinatu zituen Tony Blairrek IRAk armak isil erazteko?
30 urte burugabetzan esan nahi du, bera dela ardurarik haundienetako bat IRAk eragindako min eta sufrimentuarena. Biktimak zer ote diote? Hemen gaur egun Toni Blairrek sinatutako baldintzak onartuko ahal genituzke? ETAk onartuko ahalko lituzke?.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: