"Los Arañones" mendi-elkartearen urteroko bilera
Amatiño
2014/08/17 18:10
Canfranc-eko "Los Arañones" mendi-elkarteak atzo ospatu zuen urteroko bilera. Goizean goizo lauzpabost orduko mendi-buelta, ondoren lagunarteko otordua eta opari-zozketa. Bazkalostean, etenbako jarduna afalordu arte eta gero... gerokoak.
Sansanet-Estanes-Espelunguere-Sansanet (lau ordu t'erdi) izan da aurtengo mendialdia. Argazkian, Estanes iboia, atzo goizerdian.
Elkarteak 72 bazkide ditu. Erdiak bildu ginen bazkaltzeko eta hainbat gutxiago Estanes iboian. Argazkian, hiru eibartar.
Espelunguere eta Sansanet arteko zidorra, basaranen eta basamugurdien (argazkian) paradisua.