Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Les affaires sont les affaires.

Les affaires sont les affaires.

Amatiño 2010/04/20 14:46
Garai batean okindegiak okindegi ziren, prentsa-kioskoak prentsa-kiosko, merkatuak merkatu, zineak zine eta gasolindegiak gasolindegi. Orain, berriz, okindegietan egunkariak saltzen dituzte, kioskoetan ogia, merkatuetan zinea, zine-aretoen inguruan denetarik eta gasolindegietan… ahal duten guztia. Bazar txinatarrak edo zoko arabiarrak ematen dituzte. Gasolina hartu eta, ordaintzerakoan, laranjak nahi ote dituzun galdetzen dizute. Eta, harrigarri bada ere, ikaragarri saltzen dira.

Ohiturak nabarmen aldatu dira azken urteotan. Gaur egun familia osoak joan ohi dira hipermerkatuetara larunbata pasatze aldera eta ez da falta asteroko erosketa handia autopistako gasolindegian egiten duenik. Ohitura berri hauen oinarrizko arrazoiak  kanpotik datoz. Klima hotzetatik  eta kale-bazterrean dendarik ez dagoen lekuetatik. Gurean, berriz, ez da hotz handirik, mendia hiperra bezain gertu dago eta kaleak dendaz josita daude. Baina…

Zenbaitek besterik uste arren, hipermerkatuen negozioa ez da denetariko produktuak saltzea, diru-trukaketa baizik. Hori bai, bezeroak irten ahala ordaindu behar izaten du eta hipermerkatuak, aldiz, 90 edo 120 egunetara. Hiruzpalau hilabeteko finantziazio horretan datza negozioa.

Gasolidengien negozioa ere aldatzen ari da. Orain arte jendea gasolina bila joan izan da gasolindegietara eta, bide batez, prentsa edo ogia erosi. Aurrerantzean, berriz, gasolindegira joango da erosketak egitera eta, bide batez, gasolina hartuko du edota, behar bada, argindarra.

Baina, hori bai, gidariak ezin izango du bost minutuan kargatu eta horretara, denbora pasa, zinera edo joan behar izango du. Edo wifiz aritzera. Edo ligatzera. Ez da aukera-maukerarik falta izango. Les affaires sont les affaires.

gasooldendak

Gasolindegia ala biltegia ote?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: