Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Le lac de Grand Lieu, Loirerrian

Le lac de Grand Lieu, Loirerrian

Amatiño 2026/07/04 12:00
Loira ibaia eta Atlantikoko itsasbazterraren artean kokatua dago Frantziako bigarren (1) ornitologia-erreserbarik handiena. Grand-Lieu (leku handi edo bikaina) deritza, neguan (2) 6500 hektareatik gorako azalera hartzen du eta Frantziako lautadetako aintzira naturalik handiena da.
Le lac de Grand Lieu, Loirerrian

Grand Lieu antzirako behatokia

Ozeanotik nahiz Loira ibaitik gertu, Loirerrian kokatua da, kostaldeko migrazio bidean, non biltzen diren euren kasa 270 hegazti espezie desberdin,19 narrasti eta anbibio, 30 arrain-mota eta 50 ugaztun. Gainera, aingira europarraren paradisua da, angulen babesleku aparta. Begi-bistaz amaierarik gabeko urtegi ikaragarri zabala bezain isila, hamaika hegazti aurrez aurre direla, urmael eta landaretza sakabanatuan barrena.

Inguruan betidaniko arrantzale herrixkarik (3) bada ere, ez dago errepide-sarerik, ez autoz barruan sartzerik, behatokietara hurbiltzeko oinezko bidezidor banaka batzuk izan ezik. Horietako bat da “La Maison du Lac de Grand-Lieu”, non aldez aurretik hitzartutako bisita gidatuak antolatzen diren, behatokia dagoen eta argazkiak ateratzeko aukera eskaintzen.

Antzirak dituen 6500 hektareetatik, 3600k osatzen dute eremu guztiz babestua (4). Basazainak, zientzialariak eta bertako arrantzale profesionalek baino ez dute txalupatan ibiltzerik.

---ooOoo---

1) Lehena, Camargakoa da, Mediterraneo aldeko Okzitanian,  14 bider zabalagoa.. 

2) Udan erdiratu egiten da.

3) Saint-Philbert-de-Grand-Lieu.

4) Konparatze aldera, Urdaibaiko Biosfera Erreserba osoak (herriak, baserriak, errepideak, portuak, landak eta industria-sailak) 22.000 ha. ditu. Baina Urdaibaiko marearteko eremuak (urmaelak, padurak, hezegunea eta itsasadarra) 1.000 ha. besterik ez. 

.

Lac de Grand Lieu2
Ibai adarra

.

Lac de Grand Lieu1
Aintzira barrena
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal