Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Langabeziaz, Europar Batasuna 2007ko egoerara itzuli da; Espainia, ez.

Langabeziaz, Europar Batasuna 2007ko egoerara itzuli da; Espainia, ez.

Amatiño 2019/11/05 16:00
Auskalo 2019ko langabeziaren azken datuak iazkoa hobetuko ote duen Gabon Zaharretarako, baina irailean amaitu zen hirugarren hiruhilabetekoak, behintzat, ez zuen ekainekorik ondu Hego Euskal Herrian. Espainian, berriz%14tik jaitsi da estreinakoz azken hamabi urteotan, nahiz krisialdi aurreko kopuruetara inondik ere ez heldu.

Laburbilduz, beheko taulari jaramonik egingo badiogu, iraileko kopurua (%6,2) azken hogei urteotako daturik onena da Europan; 2008ko berbera (%13,9) Espainian; 2008koaren (%8,1) antzerako Nafarroan (%8,2) eta, Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, puntu bat gehiago orain (%9,3), 2008an (%8,3) baino.

Beste modu batez esanda, langabeziari dagokionez bederen, Europar Batasuna 2007ko krisialdia hasi aurretik bezain ondo edo hobeto dago. Eta espainiar Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa, berriz, 2007an baino txartoago, 2009an baino hobeto eta 2008ko maila beretsuan.

Langabezia 1981-20193

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: