Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Langabeziaren datuak: azken bost urteotako onenak

Langabeziaren datuak: azken bost urteotako onenak

Amatiño 2016/01/28 23:00
Langabeziaren bilakerak onera egin du 2015 urtean zehar, atzo bertan jakinerazi ziren emaitzen arabera. %12.6, Euskal Autonomia Erkidegoan; %13.8, Nafarroan; eta %20.3, espainiar estatuan. Oro har, azken bostpasei urteotako daturik onenak.

Abenduko langabeziaren bilakaerari dagozkion datuek hainbat zertzelada ematen dute aditzera.

Lehen eta behingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako datuak 2011koak bezain onak (edo txarrak) izatera heldu diren arren, Espainiakoak 2010 urteko mailara iritsi direla. Bere eskasian, espainiar merkatuaren bilakaera Hego Euskal Herrikoarena baino hobexea izan da.

Haatik, helburua bada –edo balitz— krisialdi aurreko kopuruetara heltzea, 2007koetara alegia, bistakoa da oraindik dezente falta dela. Beste kontu bat da, zilegi izan arren, benetan sinesgarri ote den 2007ko galga helburutzat jartzea, urte horretako datuak izan baitziren azken lau hamarkadotako onenak.

Izan ere, EAEko egungo belaunaldi gazteari ez zaizkio, behar bada, garairik errazenak egokitu baina, iritzia iritzi, onartu beharko, nahiz besterik iruditu, 1975etik aurrera jaiotakoek ezagutu ahal izan dutela, 2000tik 2011ra bitartean, azken bi belaunaldietan izan den ziklorik onena, lanik ezari dagokionez behintzat.

Auskalo 2015eko langabeziaren datuak onak edo txarrak diren baina, atzera begiratuz gero, azken 35 urteotatik, 22 urte iazkoa baino txarragoak izan ziren eta 12, aldiz, hobeak.

 

MAPA 20151231

Zuritan, Euskal Erkidegoa, Nafarroa, Errioxa eta Aragoi, %15etik beherako langabezia duten lau autonomiak

PARO 1981-2015 (2)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: