Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Langabezia-tasa sekula baino baxuago Ipar Euskal Herrian

Langabezia-tasa sekula baino baxuago Ipar Euskal Herrian

Amatiño 2024/02/16 09:53
Arestiko 2023 urtea dezente datu onekin amaitu zen, langabeziaren aldetik. Izan ere, oro har, 2008ko krisialdi latzaren ondoko argibiderik onenetakoak dira Europar Batasun (1) guztian zehar nagusitu diren datu onak. Ipar Euskal Herrian bereziki, inoiz izan diren onenak lortu baitira.

Langabezia 2023La taux de chômage n´jamais été aussi bas au Pays basque” adierazi du David Vialat Pirinio Atlantikoetako Enplegu Arloko lurralde zuzendariak.Eta unean uneko datu on horiek aipatu ez ezik, baita giro baliagarria azpimarratu ere; “la vivacité démographique d’un Pays basque où le solde migratoire reste positif, malgré les difficultés à se loger". Eta “l’activité saisonnière, liée à un secteur touristique fort, n’explique pas tout”. Izan ere, "on note une forte évolution de la structure de l’activité vers de l’emploi durable”.

Adierazpenok azaroaren amaierakoak dira, baina maila bereko datu onek indarrean jarraitu zuten indarrean abenduarern 31 arte ere (2).

Nafarroaren datuak (%9,32), ordea, ez dira oraingoan nabarmen onak izan, baina bai, horratik, Euskal Autonomia Erkidegoarenak (%6,33). Zer esanik ez Arabako emaitzak (%5,03), Gipuzkoakoak (%6,35) eta Bizkaikoak (%6,69) baino hobeak suertatu dira-eta.

 

1) Ez da beti erraza Europar Batasunaren eta Euro-eremuaren datuak bereiztea, Badira Europako Batasunean eurorik erabiltzen ez duten estatuak (Bulgaria, Danimarka, Errumania, Hungaria, Polonia, Suedia eta Txekia) eta, Europar Batasunaren partaide ez izan arren, euroa baliatzen dutenak (Andorra, Kosovo, Monako, Montenegro, San Marino eta Vatikano Hiria).

2) Espainiako Gobernuak urtarrrilaren 28an agertarazi zituen abenduaren 31ko emaitza ofizialak, eta Frantziakoak, aldiz, otsailaren 11an. Frantziak, beti, bere Administrazioari ezarria dion lan-erritmoaz, Espainiak baino bi astebete geroago jakinerazi ohi ditu datuok.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: