Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Konpetentziabako Konpetentzia Batzordea

Konpetentziabako Konpetentzia Batzordea

Amatiño 2008/11/25 23:40
Jakinekoa da Konpetentziaren Batzordea dela Europako Batasunaren kontrolatzailerik zorrotzenetakoa, Europako enpresen zein bezeroen eskubideak defenditzeko eta tokian tokiko Estatuek euren esparrupeko enpresei dirulaguntza berezirik eman ez diezaieten.

Euskal hiritarrok ondotxo asko entzun izan dugu harako Konpetentzia Batzordearen zorroztasunaz, euskal erakundeak sarri izan baitira salatuak, autonomia fiskalaren aitzakiaz euskal enpresei ezohiko dirulaguntzak emateagatik. Azken hogeitabost urteotako euskal fiskaltzaren historia handik eta hemendik jasotako salaketez josia dago.

Baina hona non, krisia dela eta, Europako Batasunaren zenbait Estatu hasi zaigun euren eremuko banketxeei dirua barra-barra ematen eta inork ez duen gero txintik ere esan. Batetik, petral jokatu duten bankuek dirutza publiko galanta jaso dute, zintzo asko portatu direnei beste horrenbeste eskaini ez zaien bitartean.  Eta, bestetik, Estatu bakoitzak nahi izan duena egin du, Europako Batasunaren merkatu bateraturik inondik ere ez balego bezala. Aurrenengo erabakiaz, konpetentziaren ardatza hautsi da, enpresarik onenen lehiakortasuna zigortuz. Eta bigarren erabakiaz Europaren  Batasunaren agintaritza kolokan jarri da, Konpetentzia Batzordeari erabat muzin eginez.

Izan ere, auskalo gero zer den nabarmenago: urtetan otsein huts izan diren gobernuek  Konpetentzia Batzordeari orain egiten dioten jaramonik eza ala orain arteko Konpetentzia Batzorde ahalguztiduna isilik-misilik kaka-jaten mutu gelditzea.

Konpetentzia Batzordearen konpetentzia ere krisian nonbait.

  Philip Lowe. Konpetentzia Batzordearen zuzendaria

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: