Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kazetari guztiak ez dira eskola berekoak

Kazetari guztiak ez dira eskola berekoak

Amatiño 2010/04/06 23:21
Nik neuk ez dakit baina, segurutik, oso garrantzitsua da eskola-curriculuma heziketa egokia bideratzeko. Hala ere, “Historia de España” zein “Formación del Espiritu Nacional” ikasten eta, besoa jasotzearekin batera, “Cara al sol” kantatzen euskaltzaletu eta abertzaletu ginenok nekez ulertu dezakegu ñabardura horien garrantzia. Susmoa susmo, nago, ordea, aurreko asteburuan Ogeta pilotalekuan jokatutako finala hainbat curriculum landu baino emankorrago ez ote zen izan.

Lau pilotari, laurak euskaldun peto-petoak, bat bera ere ez giputza eta, nafar bat lartxo zelakoan, iparraldeko bi… ezin gero koktel hoberik zenbait curriculumi jo eta pasa egiteko. Eta ez eskola-liburutan soil-soilik, baita komunikabiderik gehienetan ere. Sekula holakorik!

Beti ere pozgarri da, bestalde, Haritz Gallastegi elgetarraren eskutik Llorentek gola buruarekin sartu ezinik jarraitzen duen artean Xalak, Txapas azpeitiarraren laguntzaz, ezkerrez, eskuinez, gantxoz nahiz bote lasterrez maisutasunez jokatu ahal izana.

Euskal Telebistan ezezik, Euskadi Irratian ere ez dira gero denak Iñaki Elorza eta Xabier Usabiagaren eskolakoak. Kiroletan urte dezente daramaten lizentziatuek oraindik ere kanadiarra, europearra, keniatarra, goleatzailea eta horrelako bitxiak esan ohi dituzte takian potian. Eta inor ez bide da asaldatzen, “ni Kaiku naiz” baino zatia larriagoa izan arren.

 Ez ziguten dakigun ezer irakatsi, eta irakatsi zigutena ez genuen ikasi

  FEN

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: