Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Karmele Aranburu hil da

Karmele Aranburu hil da

Amatiño 2023/06/23 13:55
Karmele Aranburu hil da, minbiziak jota, 65 urte zituela. 1980ko hamarkadan zehar Gipuzkoako irratigintzan izan zen albiste-kazetaririk ezagunenetakoa, erreferenterik nabarmenena gizonezkoak nagusi ziren informazio-arloan. Karmele… Karmele zen, seriotasuna, sinesgarritasuna eta begirunea eragiten zituena.
Karmele Aranburu hil da

Karmele Aranburu, 1985

Karmele Aranburuk (Orio, 1957) kazetaritza-ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean eta 19 urte besterik ez zituen Donostiako Herri Irratian bekadun gisa lan egiteari ekin zionean. Beste bi baino ez zituen behar izan, ordea, albistegi-sailaz arduratzeko eta eguerdiko albistegiari ahots zolia jartzeko.

Berriketarik eta aitzakiarik gabeko profesional ona, serioa eta gogotik benetalaria, ez zen esne-berbetan aritzen direnetakoa. Buruz buruko harreman eta tratu pertsonalean gozoa izaten bazekien arren, zorrotza eta uzkur samarra zen lanean, erreparo handirik gabe distantziari eusten eta errespetua eragiten asmatzen zuena.

Herri Irratian jardundako hiru hamarkadez gainera (1). Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroetako komunikazio-zuzendaria izan zen 1996etik 2022ra bitartean.

(1) Baita hiru urte Euskadi Irratian ere, 2010-2013.Arantza Zugasti, Koldo Ordozgoiti eta Karmele Aranburu, 1989

Arantza Zugasti, Koldo Ordozgoiti eta Karmele Aranburu, 1989 urtean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: