Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kalean gasolina erre

Kalean gasolina erre

Amatiño 2008/11/04 00:01
Albiste ekonomiko bi gurutzatu nahi dut gaurkoan. Batetik, Eusko Alderdi Jeltzaleak Madrilen lortutako ikerkuntza eta garapen-transferentzia eta, bestetik, Ingurumen Sailak Petronorren findegiaren egitasmoari emandako argi berdea.

Lehenak, 30 urtean aldarrikatu izan dugun transferentziak, 82 milioi euro erakarriko dizkigu urtero. 82 milioi euro ez dira gero artalak. Baina, inor gutxik aipatzen duen Petronorren inbertsioa, berriz, 800 miliokoa da. Hamar aldiz gehiago alegia. Sekula Euskadin izan den inbertsio industrialik handiena.

Inbertsio honek oraingo 6.200 lanpostuak segurtatuko ditu, beste 1.400 berri sortu eta, eraikuntzak irauten duen hiru urteetan, beste 1.500 langile behar izango ditu. Horrez gainera, urtero, Petronorrek 500 milioi eurotik gora ordaintzen dizkio zergatan euskal ogasunari. Hau da, hainbeste kostata lortutako ikerkuntza-transferentziak baino sei-zazpi bider gehiago.

Zenbaitek esango du hau guztia ekonomizista samarra dela, ingurugiroa ere zaindu behar dela. Horixe bai  zaindu behar dela, horretarako baititugu Euskadin zein Europako Batasunean munduko araurik zorrotzenak.

Halere, ingurumenaz arduratzerakoan gogoan izan, entzule, fíndegietan, zuk eskatzen duzun gasolina egin besterik ez dela egiten. Ez dakit konturatu zaren adiskide baina, gasolina erosi eta kalean erretzen duena… zeu zara.

Goiz kronika, Euskadi Irratia, 2008ko azaroaren 4an.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: