Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Inork ezin du politikarien ordezkatze-funtzioa ordezkatu

Inork ezin du politikarien ordezkatze-funtzioa ordezkatu

Amatiño 2013/06/09 16:20
Segurutik indarrean dugun sistema hobegarri da, bai. Baina, bitartean, guztiak hobeto funtzionatuko luke politikariek euren lana hobeto egingo balute.

Gizaker-ek “Noticias” taldearentzat egindako inkestaren arabera, orain nafar parlamenturako hauteskundeak egingo balira, UPN (15), PSN (8) eta PP (2) alderdiek 25 eserleku lortuko lituzkete (orain baino zazpi gutxiago) eta EHBilduk (11), GeroaBaik (10) eta Ezkerrak (4) beste 25 (zazpi gehiago, alegia).

Inkesta inkesta besterik ez da baina, kanpotik ikusita sinesgaitz samarra dirudien arren, nonbait bete-betean asmatu zuen Daniel Innerarity filosofoak, aurreko ostegunean, Viana Printzearen Saria jasotzerakoan iragarri zuenean; “la sociedad navarra no está reclamando un cambio de líderes, o no sólo un cambio de líderes, sino un cambio de la manera de liderar”.

Benetan zorrotza izan zen Innerarity Asturiasko Printzearen zein Yolanda Barcinaren eta gainerako nafar politikarien aurrean: “en todo el mundo, también en Navarra, la política tiene que hacerse de otra manera, con otro estilo y otras prioridades”. Eta ezarri: “no estamos sólo ante problemas de gobernabilidad, sino en medio del agotamiento de una cierta cultura política”.

Ene ustez, Daniel Innerarityren kritika nabarmen gailentzen duena ez da filosofo bilbotarra Europako pentsalaririk handienetakoa izatea, edo agintaririk gorenenen aurrean horren ausardia handiz hitzegin izana, baizik eta Innerarity bera izatea ordezkatze-demokraziaren aldarrikatzailerik sakonenetakoa eta politikarien funtzioaren defentsa batere espanturik gabe egin izan duena: “los políticos hacen mal algo que nadie hace mejor que ellos” (El nuevo espacio público. Espasa Hoy, 2006)

Alegia, politakariok birritan daudela gauzak ondo egitera derrigortuak. Batetik, gainerako guztiok bezalaxe, ezein politikarik ez duelako gaizki egiteko bulda berezirik. Eta, bestetik, gutako inork ezin duelako politikarien ordezkatze-lana ordezkatu.

Barcina Innerarity

Yolanda Barcina Daniel Innerarity txalotzen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: