Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eibartarrak "NoviaSalcedo" saria jaso

Eibartarrak "NoviaSalcedo" saria jaso

Amatiño 2008/05/21 23:50
Ega Master enpresak, "Erasmus" erakundeak eta José María Pérez "Peridis" arkitekto eta marrazkilariak irabazi dute NoviaSalcedo Fundazioaren Bikaintasun Saria, "gazteen laneratzea errazteko" indarrean jarritako programengatik. Ekitaldia Bilboko Arriaga Antzokian izan zen atzo, Felipe printzea bertan zelarik, eta Ega Master enpresaren izenean Iñaki Garmendia Urkizu eibartarrak jaso zuen saria.

Iñaki Garmendia Ajuriak Gasteizen sortutako Ega Master empresak benetan ahalegin nabarmenak egin ditu gazte-jendea laneratzeko, ez baita alferrik 30 urtekoa beren langileen bataz besteko adina. Gainera, langileen %88 estreinako hasiak dira bertan lanean eta, horren gazteak izan arren, %76 dira honez gero mugabako kontratua dutenak.

Aipagarri ere familia-orduak eta lantegi-egutegia uztartzeko erraztasunak, are gehiago kontuan izanik %63 emakumeak direna. Esaterako, haurdun dauden emakumeek gehien komeni zaien ordutegia hautatu dezakete; lanaldi erdia nahiz herena aukeratu;  ostiral arratsaldean zein jai-bezpera guztietan lanik egin beharrik ez; mediku-segurtasun pribatua ere enpresaren kontura etab. 

Ega Master azken bost urteotan Europan gehien hazi den esku-erreminta enpresa da. Bere ekoizpenaren %80 esportatu egiten du, 140 estatutara. Guztira 60 tresna-mota ditu patentatuak eta segurutik ezagunena eusko giltza,  nazioarteko "basque wrench" edo "llave alavesa" espainiar merkatuan.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: