Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Imaz Repsolen Energia Berrien arduradun

Imaz Repsolen Energia Berrien arduradun

Amatiño 2010/04/08 11:56
Repsolek erabaki garrantzitsu bi jakinerazi ditu. Batetik, Energia Berrien sailaren sorrera. Bestetik, Josu Jon Imaz sail berri horren zuzendari nagusi izendatu izana. Espainiako petrolio-konpainiarik handienak energia berriei ekitea besterik gabe da albiste. Baita energia berri horietako egitasmook munduko hogeita hamar herrialde ingurutan indarrean jarri beharko dituen burua euskalduna izatea ere.

Repsolek Josu Jon Imaz izendatu du Energia Berrien Negozio Unitatearen zuzendari exekutibotzat. Lan-sail berri hau eragin du bioenergiaren, garraiotarako energia berriztagarrien zein CO2 atzemate eta bilketaren lan-eremuetan sortu daitezkeen aukerak bideratzeko eta dagozkien egitasmoak sustatzeko. Bidenabar, Antonio Brufauk burutzen duen konpainiak gaur egun indarrean dituen arloetan eta dagoeneko diharduen inguru geografikoetan eragin ditzakeen sinergiak  suspertzeko. Imazek, misio berri honen jardueraz arduratzeaz gainera, Petronorren lehendakari exekutibo izaten jarraituko du

Repsolek gogorarazi nahi izan du energia erantzukizunez eta eraginkortasunez hornitzea betidanik izan dela gure enpresa-filosofiaren alderdietako bat eta, oinarri-oinarrizko hastapen honen ildotik, erabaki duela aurrera begira ahalik eta energia-motarik anitzena eta CO2 ixuririk murritzena erakarri ditzaketen ekimenak eta jarduerak sustatu eta bultzatu.

 Petronor

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: