Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ezohiko datua: Aragoi da langabeziarik txikiena duen espainiar autonomia

Ezohiko datua: Aragoi da langabeziarik txikiena duen espainiar autonomia

Amatiño 2021/10/31 17:00
Aurtengo hirugarren hiruhileko zertzeladak 2018 urteko datuen pareko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Espainian zein Europar Batasunean. Hain zuzen ere, 2019 urtean-edo izan ezik, 2009tik honako hamahiru urteotan sekula izan diren daturik onenak.

Aldi berean, oro har, azken berrogei urteotako (1981-2021) datu-errenkada luzeko emaitzarik onenetakoak dira irailaren azkenekoak. Alde honetatik, beraz, kexu azaltzeko arrazoi gutxi.

Hala ere, bada, gurean inon agertzen ez den arren, arduratzeko edo gutxienez gogoan hartzeko datua. Alegia, beti edo ia beti, Euskal Erkidegoa eta Nafarroa izan ohi direla, Espainiako autonomien artean, langabeziarik murritzena izaten dutenak. Oraingo honetan, ostera, Aragoi (%8,79) izan da langabeziarik txikiena azaldu duena.

Lurraldez lurralde, Hegoaldeko emaitzak honelatsu dira, txikienetik txikienera: Gipuzkoa (8,99), Bizkaia (10,04), Nafarroa (10,70) eta Araba (11,44). Aragoikoak, berriz, Teruel (7,05), Huesca (7,33) eta Zaragoza (9,39).

2021eko hirugarrena

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: