Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Hiperrealismoa, Bilbon

Hiperrealismoa, Bilbon

Amatiño 2015/01/17 15:50
Nik uste nuen, bart iluntze arte, Antonio López hiperrealista peto-petoa zela eta, neurri handiren batean, baita gure Jesus Mari Lazkano ere. Baina, bisita-gidariak ordu bitan zehar esandakoari jaramon egingo badiogu, aipatu biak errealistak "baino" ez dira.

Hiperrealismoak fotorrealismoa du euskarritzat. Alegia, hiperrealismoa, zentzurik zorrotzenean, aldez aurretik hartutako argazkietan oinarritzen da. Fotografia bera baino haratago joan nahi du. Argazkia bera baino errealistagoa izan.

Arte popa edo, gogoratuko du norbaitek. Bai, baina nolabaiteko alde nabarmenaz: arte popak, nahiz amerikar klase ertainean sortua izan, kontsumo-gizartearen gehiegikeriak salatu, kritikatu edo, gutxienez, ironiaz nabarmendu nahi izan zituen. Hiperrealismoa, aldiz, gustura sentitzen da saltsa horretan.

Hiperrealismoaren hiru belaunaldiak (1967-2013) laburbiltzen dituen erakusketa etzi amaituko da Bilboko Arte Ederretako museoan. Ipar Ameriketan sortua, ondoko hamarkadetan hiperrealismoa mundura ialgi da, nazioarteratu egin da, baita gizatiartu ere, eta, hori bai, nabarmen “hiper-hipertu”.

Hiperrealismoa1

Autoak, motorrak... metalen eta kromatuen distirak. "Plum delicious", Peter Maier

Hiperrealismo2

Gizakia ez da hiperrealisten gairik aproposena, baina emakume-irudia bai, ordea, Bernardo Torrens-ek erabiliena.

Hiperrealismoa4

"Erregina". Audrey Flack

Hiperrealimo3

Hiriak, kaleak, dendak... kristalak, ispiluak eta gardentasunak (Richard Estes)

Luistxo
Luistxo dio:
2015/01/24 11:04
Guggenheimera joan nintzen erakusketa hau ikusteko gogoz! Baina ez zegoen han... Bueno, apropos Guggenheimera helburu horrekin ere ez nintzen joan, lagun batek bi gonbidapen zituelako baizik, baina ez nuen jakin beste museoan zegoela nik nahi nuena hurrengo egunera arte. Azkenean pasatu zen, eta ikusteko gogoz geratu naiz ba.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: