Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gunung Batur

Gunung Batur

Amatiño 2011/01/05 00:05
Urteberri edozein lekutan da urteberri, baina badira horratik, munduan zehar, geografia-une aproposak eguzki berriaren etorrera bereziki ospatzen dutenak. Horietako bat, nabarmen samarra, Bali uharteko Gunung Batur sumendia, bertako gailurretik ikusten baita Asiako lehen egunsentia.

Asia eta Ozeaniaren arteko muga zehatza erabaki beharra ez zen gero txantxetako kontua izan hainbat mendetan zehar eta eztabaidak 1860 arte iraun zuen, Alfred Russel Wallace antropologoak (Darwinekin batera Espezieen Eboluzio Teoria formulatu zuena) Wallace Lerroa Indonesiako Bali eta Lombok uharteen artean finkatu zuen arte. Uharte bien artean Australasia eta Eurasiako plaka tektonikoak bereizten dituen ozeano-fosa dago eta, lehorrean klima berbera den arren eta bi itsasbazterren arteko aldea txikia izan --elkarren begi bistan daude--, alde bietako fauna zein flora arras ezberdinak dira.

Kontua da, ordea, Baliko ohituretako bat gauez Gunung Batur (1.717 m.) sumendi gailurrera igotzea dela, eguna argitu baino lehenago bertaratu eta lehen eguzki-printzak noiz agertu zain egoteko. Inoiz ahazten ez diren esperientzia horietakoa.

Gunung Batur begiak

 Begi garauak ditu ipar-hegian, gauez behintzat ausardia-punttua eskatzen dutenak

                        Gunung Batur

Hego-hemisferioan,  hego-isurialdea da hezeena

Bali

Gunung Batur, 2002. Eskerrak gero gazte-jendeak lagundu ninduen...

Gunung Batur Kea

Beheranzko zenbait pasartetan, oraindik ere bizirik dirau. Hogei erupzio izan ditu azken bi mendeotan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: