Gozatu euskaraz
Egun bereko egunkarietan, berriz, Ezkerraldean izandako manifestazio antisistemaren argazkian, aurrez-aurreko pankarta euskara hutsean idatzia. Segurutik ere, nekez lotu daitezke euskara eta gatazka horren zehatz eta estu.
Zalantzarik ez gero, Udane Goikoetxearen euskara gozoak eta Ezkerraldeko pankarta gatazkatsuak ez dutela batere euskaldun berririk sortuko, baina nago aurrenak inor uxatzen ez duen bitartean, bigarrenak ez ote duen lar mamu sortzen. 2008 ez da, ez, 1978.
Gozatu euskeraz deritza, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Diputazioak aurreko astean Eudelen aurkeztu zuen egitarauari. Besteak beste, Bizkaiko herrietan euskararen ondarea jasotzeko, zaintzeko eta berreskuratzeko; erabilera sustatzeko eta suspertzeko; euskara biziberritzeko planak egiteko eta, laburbilduz, euskarari zelanbaiteko balio erantsi positiboa ezartzeko.
Guztira 68 udalek (non bizkaitarren %77,5 bizi diren), 4 mankomunitatek eta bost erakundek parte hartuko dute, mila inguru egitasmotan, 3,5 milioi euroren aurrekontuaz, zeinetatik 2,3 milioi Foru Diputazioak jarriko dituen.
Segurutik euskarak aldarrikapen-zerrendan jarraitu beharko du oraindik ere luzaro baina, bitartean, ez legoke batere txarto bestelako gaietarako ere erabiltzea, asialdirako zein astialdirako, kalerako, olgetarako nahiz oherako, gozatzeko alegia. Inori eskatzea ondo dago; norberak praktikan jartzea, berriz, hobeto.
Deia, 2008.06.15
Udane Goikoetxea