Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baino handiagoa

Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baino handiagoa

Amatiño 2014/08/01 00:10
Langabetu-tasa murriztu egin da aurtengo bigarren hiruhilekoan, EPAren datuen arabera, Euskal Autonomia Elkartean zein Espainian. Azken hogeita bost urteotako datu historikoak alderatuko baditugu, Espainiakoa nabarmen txarragoa da, zifra absolutuetan nahiz erlatiboetan.

Izan ere, Espainiako azken hiru hilabeteotako langabetu-tasa, 1981etik 2011ra bitartean izan zen daturik txarrena baino eskasagoa da. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, 1981tik 1997ra bitartean izandako daturik onena baino hobea.

Azpimarragarriak, berriz, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko datuak. Espainian, emakume langabetuen (%25,38) kopurua gizonezkoena (%23,70) baino handiagoa bada ere, Euskal Autonomia Elkartean alderantziz da: gizonezkoen langabezia (%16,80) emakumezkoena (%15,38) baino handiagoa da

PARO 1981-2014

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: