Foruak eta euskara
Ez da erraza foruak zer diren ehun hitzetan azaltzea. Baina, 1833an. Espaniaren administrazioa 50 probintziatan banatu zenean, denek, lau izan ezik, euren hiriburuaren izena hartu zuten. Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak ez, ordea, euren izen historikoaren jabe zirelako (1).
140 urte geroago, Espainiako Konstituzioak laurak aipatzen ditu, kontzertu ekonomikoak dituzten laurak. Zergatik bereizten ote diren laurak besteengandik? Erantzun erraza, lauron ardatza XIX. mendean kendutako foruen lekukoa delako.
Badago, nolabaiteko modernitatearen izenean foruak antzinako kontu zahartzat jotzeko tentazioa. Berritzekoa dena berritu, baina ez gero ahaztu lau lurraldeen izena eta izana foruetan oinarritzen dela.
Forurik eta euskararik gabe, ez gara ezer.
---ooOoo---
1) Inork aurrekoagorik ez dioen bitartean, Nafarroa 808 urtean aipatzen da aurrenengo aldiz, Araba eta Bizkaia 886 urtean eta Gipuzkoa 980an. Lapurdi, berriz, V. mendean eta Zuberoa 636 urtean.
Kantabria eta Errioxa ere izen zaharrak diren arren, lehena Santander probintzia izan zen 1981 arte eta bigarrena, Logroño,1982 arte.
