Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez nion sinetsi

Ez nion sinetsi

Amatiño 2010/01/11 23:30
Orain hamabi urte, 1998an, Lizarrako Ituna zela eta, ETAkoa izateagatik hamar urte inguru espetxean egondakoak esan zidan: “Oker diharduzue. Horiek ez dira benetan ari. Ez diote sekula burruka armatuari utziko. Honez gero ez dira erabaki hori hartzeko gauza”. Ez nion sinetsi.

Hainbat komunikabidek gaur dioenez, Portugalen izan diren atxiloketek erabat frogatzen omen dute ETAk ez duela burruka armatuari uzteko batere asmorik. Gertakariok erakusten omen dute alferrikakoak direla Batasunaren baitan gertatzen ari omen diren barne-hausnarketak eta eztabaidak.

Nik ez dakit  –zinez ez baitakit ezer— zertan dagoen Batasuna, zein asmotan diharduen edota benetan hamaika eztabaida eta barne-hausnarketatan ari ote den. Komunikabideek diotena besterik ez dakit, doi-doi.

Nik ez dakit  --egiaz ez baitakit ezer— zertan ari den ETA, zein asmotan diharduen edota behingoz burruka armatuari uzteko abagunean ote dagoen. Ozta-ozta, komunikabideei dariena baino ez dakit.

Baina nik jakin badakit, zehatz jakin ere, 1998an, Lizarrako Ituna zela eta, ETAkoa izateagatik hamar urte inguru espetxean egondakoak esan zidala: “Zuek” (EAJ) oker diharduzue. Horiek ez dira benetan ari. Ez diote sekula burruka armatuari utziko. Honez gero ez dira erabaki hori hartzeko gauza. Eta ez niola sinetsi nahi izan.

Ez dakit hamar urte inguru espetxean egondakoak zer pentsatzen ote duen egun. Ezta arrazoirik ote zuen ere. Baina hamabi urte joan dira. Aurretik  ia  berrogei eta, geroztik, beste hamabi gehiago. Nik hamalau nituenetik...

            y1pc7tHeNvBRHb2Z8ZxKt9ANbIyje77AXNIMRL3OHFXo6d2OjXkgu3ctXWA8E2io0N4euIejohxEBo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: