Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez dira santuak

Ez dira santuak

Amatiño 2013/08/04 23:30
Gaueko bederatziak eta hamar minutu. Leireko “Konpletak” hasteko ordua. Elkar ezagutzen ez dugun lau gizonezko zain gaude isil-isilik, ilunabar erromanikopean, noiz klausura-atea irekiko eta beneditarrak elizaratuko. Bost bider egin ohi dute, egunero, sartu-irtena: maitinak (6:00), laudak (7:30) meza (9:00), bezperak (19:00) eta konpletak (21:10). Agertu orduko, ordea, 21:16ak dira. Bistan da ez direla perfektuak. Ezta, beraz, santuak ere.

Sartu dira holakoren batean, bata bestearen ondotik, hamazazpi fraide eta eurekin batera hainbat egunetan bizi den bisitaria. Laurogeitaka urte zaharrenak eta berrogeitaka gazteenak. Kokatu dira nor bere aulkian eta ekin diote bat-batean, elkarrekin, abataren imintzio soilari jaramon eginez.

Konpletak ahitzear dagoen egunaren balantza egiteko otoitz-ordua da, oheratu aurreko azken bilera. Hainbat salmo eta errezo, Biblia-irakurraldia, hausnarrunea eta, amaitzeko, eskolan buruz ikasi genuen Salve Regina, mater misericordiæ,: vita, dulcedo, et spes nostra, salve… Nork esango gero, mende erdi geroago ere, gogoan izango nuenik eta… abestu!

Kanpoan arazorik baino ez den honetan, ez dirudi aurrez aurre ditudan hamazazpi lagunok urduriegi dihardutenik. Segurutik ez dute kutxan kontu korronterik, ez lan-itunik, ez oporrik… are gutxiago IBIrik ordaindu beharrik edo azken iPhoneaz arduratzerik.

Ez dira, hala eta guztiz ere, ezkutuan edo ezelango sekretupean ari. Eurekin batera, komentuan, astebeteren bat do beste bizi nahi duen edozein gizonezkok erreserba denboraz egin besterik ez du. Eta klausura ez baina, Leireko monastarioaren inguruko lasaitasunaz gozatu gura duten guztientzat, berriz, ostatua dago bertan zerbitzu on eta prezio hobean.

Aukera bakarra, munduan, Eneko Aritzaren gorpuzkien aterpean lo egiteko.

Leire

Leireko eliza, bart, fraideak sartu aurretik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: