Euskal zentrismo europarra
Eusko Alderdi Jeltzaleak pozarren hartu ditu Frantziako eskualde-hauteskundeetan lortutako emaitzak. Zalantzarik ez gero emaitza onak direna, orain hurrengoko hauteskunde europarretan 4.000 botu erdietsi arren oraingo honetan 7.000 hautesle inguru bereganatu baititu. Hala ere, datu-kopurua aipagarria izanik, are azpimarragarriagoa da segurutik botu horien nondik norakoa aztertu beharra.
Bi xede nagusi aldarrikatu ditu EAJ-PNBk hauteskunde hauetan. Batetik, Euskadi Europan deritzan zerrenda-izenari darion ideia eta, bestetik, centristes basques delako autodefinizioa. Honi guztiari ausardia-punttua datxekio.
Lehen eta behingoz, ausardia behar da, bai, Ipar Euskal Herriko bozketetan Euskadi izena plazaratzeko eta ausardia behar da, bai, Frantziako eskualde-hauteskundeetan Europa aipatzeko.
Ideologiari dagokionez, mundu guztia ezkerrekoa ala eskuinekoa omen den garai honetan, aurrerakoia ala kontserbatzailea, EAJ-PNBk zentrismoa aldarrikatu du eta, zehatz-mehatz, euskal zentrismoa hain zuzen ere.
Eta programaz, berriz, euskararen defentsa, euskal departamendua eta AHTren egitasmoa, nahiz eta proiektu teknikoa kritikatu.
Arrakasta honetan zer esan askorik izan du, segurutik, Jean Telletxea Urruñako zinegotziaren profilak, duela 40 urte Baigorrin sortua eta Bilbon ingeniaritza-ikasketak egina.
Jean Telletxea
Zorionak emaitzengatik. Abertzale bakezaleak ere bazekarren ikusi nuen kartelak, eta sugerentea iruditu zitzaidan.