Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal porrota

Euskal porrota

Amatiño 2008/02/19 07:57
Azken egunotan berriro hasi gara entzuten Espainia eta Euskadiren artean omen dagoen gatazka politikoaz. Baina, mila aldiz errepikatu arren, euskal gatazka politikorik handiena ez da Euskadi eta Espainiaren artekoa, euskal hiritarron artekoa baino.

Izan ere, ez nuke ba nik besterik nahi, gurean dugun gatazka Euskal Herria eta Espainiaren artekoa izatea baino. Horrek adieraziko luke, behingoz, euskal hiritarrok bat gatozela, gure jarrera adostu dugula eta Madrilen alternatiba bakarra aurkezteko moduan geundekeela.  Orduan izango litzateke, bai, Euskadi eta Espainiaren arteko gatazka, baina bitartean...

Bitartean ezin duguna egin zera da, geuk gezurrak asmatu eta geuk sinestu. Nik ez dakit zelan erantzungo lukeen Espainiak, euskotarrok bat etorriko bagina eta aho batez aurre egingo bagenio. Baina hori, gaurkoz, fikzio hutsa da, gu geu gure artean bat etortzen ez garen artean.

Nafarroako hiru laurdenak eta Arabako bi herenak abertzale ez diren artean, nor arraiok esan dezake euskal gatazka Euskadi eta Espainiaren artekoa dela? Hemen pendiente dagoen matxinada bakarra zera da: armak utzi, elkarrekin hobeto konpondu eta hauteskunde gehiago irabazi. Eta gero gerokoak.

Auskalo euskaldunok bakeak egin eta bat gatozen egunean independentzia garesti edo merke egongo  ote den Europako merkatuan, baina bat ez gatozen artean, arazoa gurea da, gatazka gurea da eta, jakina, porrota ere gurea.  Bitartean, ez kanpoan errudun bila jardun. Ez gaitezen gero umeak izan.

 Goiz kronika. Euskadi Irratia. 2008.02.19

juan jose aranburu
juan jose aranburu dio:
2008/02/24 04:08

amatinoren txorradak ez dago euskal gatazkarik desberdin pentsatzea ez da gatazka,normala da eta sanoa proiektu desberdinak gotea,gertatzen dana da demokratak izan behar gerala eta gehiengoak nahi duena aplikatu ,hori bai eta hemen dago gakoa proiektu danak izan behar dira lorgarriak bestela ez dago demokraziarik,eta gure kasuan asko gara independentziaren aldekoak baina ez dago biderik,erreferenduna,autodeterminazioa edo....zerbait gure proiektu desberdinen artean aukeratzeko garbi ez dago demokraziarik eta arazoa espainia da gatazka espainiak sortzen du,hemen espainia inposatu egiten da .amatinok esandakoak pajeo mentalak dira jendea mariatzeko.hemen gauzak garbi daude euskal herriataz nahikoa hitz egin dugu.horregatik espainiataz hitz egiten hasi behar gara eta konturatuko zarete non dagoen gatazka, nere lehen galdera da,zer da espainia? amatinok erantzun dezala...nik nere erantzuna emango dut espainiako gatazka gainditzeko edo konpontzeko balioko duena gainera eta erdaraz emango dut - españa es o la forman la union VOLUNTARIA de las naciones y regiones peninsulares - gutxi gora behera hori izango litzateke definizio aproposa gatazka konpontzeko.espainia demokrataz josita dagoenez ez dut uste "voluntaria" horrekin arazorik edukiko luketenik,zer esango lukete definizio hau irakurrita espainolak?,egon daiteke harro espainiataz VOLUNTARIA horren barik?.beno mila galdera daude eta komeni zaigu espainiaz hitz egitea gatazkaren korapiloa bertan dago eta.amatino idatzi espainiataz ,nondik,nora,nola? e.a. agur eta GORA EUSKAL ERREPUBLIKA

Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2008/02/19 12:12

Aupa Amatiño, irratixan entzun deuat lanera bidian. Ados gaozak, behinguan. Espaiñiaren batasun eta nazionalismuarentzat garaipena dira euskal partidu eta erakundeen jokaera. Ez da bakarra libratzen. Euskal porrota, bai.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: