Euskal Herriaren mesedetan, omen.
Debako hondartzan nengoen ni, bainujantzitan, 2000 urteko abuztuaren 8an, eguerdiko hamabi eta erdiak aldera telefonoak jo zuenean. Hamabost minutu inguru behar izan nituen, txaparroak erantzi gabe, Oikiara heldu ahal izateko. Sekula ahaztuko ez zaidan panorama. Kristorena. Hamar egun baino ez ziren ETAk erail zuela Juan Mari Jauregi, Tolosan (2000.07.29). Jota sentitzeko aldi beltza.
Gaur, erasoa gertatu zen leku berberean entzun ahal izan dugun soinuari (Bach-en do maiorreko 3. suitearen BWV 1068 aria) bake-giroa zerion, baina baita nolabaiteko malenkonia ere. Goibeltasuna, gertatuak ez duelako atzera egiterik, sarraski hura egin zutenek ez zutelako sekula horrelakorik egin beharrik izan eta, hamabost urte geroago, oraindik ere, ez direlako jabetzen, antza, gaizki eginaz ez ezik, ezta egin beharrik ezaz ere.
2000ko abuztuaren 8an, Korta lantegi-ataria
Joxe Mari Korta zerraldo geratu zen bazterra, gaur eguerdian
Egun ere, orain dela hamabost urteko galdera berbera