Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal enpresa, eredugarri munduan

Euskal enpresa, eredugarri munduan

Amatiño 2013/12/13 17:15
EGA Master industriarako esku-erreminta enpresarik nabarmenenetakoa da munduan, Ekoizpenaren %90 esportatu egiten du eta %40, berriz, suspertzear dauden herrialdeetan saldu. Merkatu hasiberri hauetako enpresarik gehienak txiki samarrak dira, familiarrak, eta EGA Master ere familiarra denez gero, liburu bat prestatu nahi izan da munduan barrena oro har, eta enpresa familiarren artean bereziki, haren ahalak eta zerbitzuak zertan diren lau haizetara zabaltzeko.
Euskal enpresa, eredugarri munduan

Zuritan, EGA Masterren tresnarik gabeko herrialdeak

Iñaki Garmendia eibartarrak (Otxandion jaioa) sortu zuen EGA Master, 1990an, eta hamarkada bi soilen ostean enpresarik aitzindarienetakoa da egun fabrikazio-moldeetan, ikerkuntza eta garapenean, eraberrikuntzan, langileen konpromisoan eta bezeroekiko harremanetan. Hau guztia gutxi bailitzan, euskal enpresen artean nekez konpondu izan den arazoari ere, belaunaldi arteko jarraipenari alegia, erantzun egokia ematen asmatu du.

Nik neuk proposatu nion EGA Masterren zuzendaritzari enpresaren nondik norakoa laburbiltzea, munduak, haren “praktika onen” berri jabetzeaz gainera, arrakastaren oinarriak eta zutabeak zertan diren jakin ahal zezan.

Bizpahiru urtetan moldatutako saiakera honek Deusto Business School negozio-eskolaren onespena jaso du eta baita beronen “praktika onetako” sail berriaren barrena babespean hartu eta argitaratu ere. “EGA Master kasuaren metodoa” deritza saiakerari eta jendaurreko aurkezpena atzo izan zen Deustuko Unibertsitatean bertan.

Bart euskarazko zein gaztelaniazko lehen bertsioak kaleratu dira baina ondotik etorriko dira gainerako beste hamar ere, ingelesez, frantsesez, portugaleraz, italieraz, alemanez, errusieraz, arabieraz, hebraieraz, txineraz eta japonieraz.

Amatiño presenta El método del caso EGA Master

Guillermo Dorronsoro, Deusto Business School-en dekanoa; Iñaki Garmendia, EGA Masterren lehendakaria; liburuaren idazlea eta Josu Jon Imaz, aurkezle gisa

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal