Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskadiko Federazioa

Euskadiko Federazioa

Amatiño 2007/12/20 23:07
Batek daki zer gertatuko ote litzatekeen Espainiako Futbol Federazioak hurrengo partidua aurkezteko prentsaurrean informatuko balu, bere selekzio nazionalaren izena aldatzea erabaki duela eta, zenbait jokalari gusturago sentitu daitezen, aurrerantzean espainiar selekzioa ez dela “Espainia” izango, “Estatu española” edo baino.


Jakina hori ez dela gertatuko, gertatuko balitz  sekulako iskanbila sortuko litzatekeela, alderdiek kontuak eskatuko lizkioketela Gobernuari eta, beti ere, Espainiako Federazioaren presidenteak ez lukeela turroirik karguan jango. Ba, Euskadiko Federazioaren lehendakariak horixe egin du eta ez da ezer pasatu.

Bai. Euskadiko Futbol Federazioaren lehendakaria prentsaurrean agertu zen  Gaboneroko partidoaren berri emateko eta, Kataluniaren kontra jokatuko duela informatzeaz gainera, bat-batean jakinerazi zuen San Mamesen zelairatuko  den taldea ez dela “Euskadi“ izango, “Euskal Herria“ baino, zenbait jokalarik nahiago omen duelako. Tira, onenean ere, ez da serioa.

Nik ez dakit Herri honen izenak Eskual Herria, Euskal Herria, Baskonia, Euskaria, Euskadi ala Euzkadi izan behar ote duen. Dakienak esan dezala. Baina, bitartean, hiru gauza garbi dauzkat.

Bat. Eten barik memoria historikoa aipatzen dugun Herri honetan ez dagoela Euskadiko Futbol Taldeak 70 urtez izan duen izen ofiziala prentsaurrean aldatzerik. Bi, partidua antolatzen duen Federazioa ez dela Euskal Herrikoa, Euskadikoa baino, eta ez badu bere izenean sinestean hobe duela aurrenik izenez aldatzea. Eta, hiru, federazioa dela jokalariak gonbidatzen dituena, futbolean egiteko, ez gonbidatzailearen izena aldatzeko. Eta, noizbait “selección vasco-navarra” edo gustukoago balute?

Deia, 2007.12.17

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: