Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Europako kultura-kapitala

Europako kultura-kapitala

Amatiño 2008/06/02 23:44
Donostiak aurkeztu du zortzi urte barru Europako kulturaren kapitala izateko asmoa. Primeran gero, Donostia Europako kulturaren erreferentzia izatea. Donostia ez baita alferrik eredu aurrerakoiaren adierazgarri. Kantak dioenez, “Donosti bat bakarra munduan...”

Ongi dago, bai, zortzi urte barrurako kultura-planak egitea. Hala ere, energiak jotako krisialdi latza bizi dugun honetan nik galdetuko nieke donostiarrei --eta gainerako giputzei-- zein ote den zortzi urte barrurako energia-plana.

Komeni da jakitea Gipuzkoak kontsumitzen duen argi-indarraren %27 baino ez duela sortzen. Hau da, gastatzen dugun argiaren ia hiru laurden kanpotik ekartzen dugula. Hauxe miraria: argiari eman eta piztu egiten zaigu,  baina... nondik datorkigu?

Ba, Bizkaitik esate baterako, Bizkaia gure zaborrak biltzeko gauza izateaz gainera, guri argia emateko –eta ondo kobratzeko-- gai ere baita. Gas naturalez eragindako argi garbia gainera, ez Pasaiko termika zaharkituan ikatzez egindakoa.

Eta Bizkaiko argi-indarraz aski ez dugunez, beste aukera bat Frantziatik ekartzea da. Nuklearra da,  noski, baina Gipuzkoan zentral berririk jartzen ez den bitartean... zergatik arduratu? Zein gero gu baino progre eta modernoagorik!

Donostiako ura nafarra da, zabortegiak bizkaitarrak eta argia, berriz, nuklear frantsesa. Inork ez du behintzat ukatuko kurrikulum ona ez denik Europako kultura-kapitala izateko.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008.06.03

 Zornotza

 Belleville

 Pasaia

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: