Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Etorkinak

Etorkinak

Amatiño 2008/01/22 07:59
Etorkinak euskal gizartearen parte direnik ezin uka. Kalean, lanean, eskolan, administrazioaren egitasmoetan eta komunikabideetan ikusten eta entzuten ditugu etorkinak, egunero egunero. Badakigu zenbat diren, nondik datozen, zertan diharduten, gustura ote dauden etab.

Sekula ez da Euskadin, etorkinak direla-eta, honenbeste informazio izan. Frankismo-garaian etorritako kanpotarrak gertukoagoak izan arren, dezente informazio urriagoz etorri ziren. Demokraziak etorkinak hobeto hartzeko ere balio izan du.

Frankismoan etorritakoek Espainiatik Espainiarako bidea egin zuten eta inork ez zien kontrakorik esan. Orduan etorri zirenei ez zien inork euskal gizarterik zenik ere adierazi. Eta hemen ginenoi ez ziguten etorkin hitza aipatzerik ere utzi.

Oraingo etorkinek, ostera, jakin badakite bertako erakunde, kultura eta hizkuntzaren  jabe den Herrira etorri direna, eta euskal gizarteak orain berrogeita hamar urte ez zituen tresnak ditu kanpotarrak hobeto barneratzeko, euskal zerbitzuak eta eskola publikoa tarteko.

Nabarmen, gainera, etorkin berriek gure artean eragingo duten  terapia onuragarria.  Oraingo etorkinei begiratuta, zalantza-izpirik ez gero, euren aurretik etorritakoak nekez izango direla gehiago kanpotar eta, beraz, zenbaitek hauteskundeetan astindu nahi izaten dituen maleten mamuak –bertakoen erruz sorterrira itzuli behar omen duten kanpotarren mamuak alegia-- zeharo zaharkituak geratuko dira behingoz.

 Goiz kronika. Euskadi Irratia,  2008.01.22

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: