Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / … eta udalek ikurrina eseki zuten

… eta udalek ikurrina eseki zuten

Amatiño 2014/01/19 23:55
San Sebastian bezperan, 1977ko urtarrilaren 19an, estreinako jarri zen euskal ikurrina, hainbat udaletxe-mastatan. Zail da, 38 urte geroago, orduan bizi izan genuen giroa laburbiltzea. Zer gerta ere, ez da lorpenak bertatik bertara bizi izaterik baino hoberik, lortutakoaren balioaz jabetzeko.

Ikurrina

Hainbat kazetari, argazkilari eta bergarar, Jose Luis Elkoro alkate zenaren inguruan. Argazkia Juan Luis Bikunak atera zuen, antza, falta den bakarrenetakoa denez gero.Bistan da argazkia ateratzen duena ez dela, gero, inon agertzen (Bergara, 1977.01.19).

ABC

Madrilgo ABC egunkariak urtarrilaren 20an argitaratu zuen albistea. Ordurako ikurrinok zintzilik zeuden, bezperatik esekiak.

jaime
jaime dio:
2014/01/20 12:09
Gogoan atxikia dut nola urte batzuk pasatu ondoren, Bilboko Gran Vía 85ean segurtasun taldean nengoelarik, Ertzaintzako kide zen nire lagun handi bat negarrez azaldu zidan zelan, garai haietako Barne Saileko sailburuaren aginduz, kendu behar izan zuen ikurrina Gipuzkoako udaletxe bateko balkoitik herri suminduaren aurrean. Agente bera, klandestinitatean, hainbat ikurrin jarria zen Euskal Herriko mendi eta eliz-dorreen puntan! Denbora haietako politika kontraesankorrak, nonbait!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: