Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Espalik gabeko politikaria

Espalik gabeko politikaria

Amatiño 2008/05/27 23:26
Nekez aurkituko duzu kalean, entzule, Maria San Gil politikaria ez dena uste izango duenik baina, hala ere, orain bospasei urte eskas, Maria San Gilek berak esan ohi zion entzun nahi zion edonorri bera ez zela politikoa, politikoak Madrilekoak zirela. Eta ordurako Gipuzkoako Alderdi Popularraren buru izan arren, ez zekien 1979ko erreferendumean popularrek Gernikako Estatutuaren kontra bozkatu zutenik ere.

Orain hamahiru urte, ETAk Gregorio Ordóñez erail zuen, Maria San Gilekin bazkaltzen ziharduela. ETAk espaleko politikoa erail zuen eta, aldi berean, espalik gabekoa sortarazi. Geroztik Maria ETAren kontrako sasipolitikaria izan da, bestelako zereginik gabe.

Ez da lehenengoa. Orain 30 urte ere, Franco hil, amnistia lortu eta espetxeak hustu zirenean, preso politikoen abokatu gazte baten amak zera esan zuen: “Preso guztiak kalera... Orduan zer egingo du orain gure Joxe Marik?” Bai, hemengo trajedia konpontzen den egunean, kontra nahiz alde ETAren kontura ari diren asko eta asko zer eginik gabe geratuko dira.

Hauxe da Maria San Gili gertatu zaiona. Bera ez dela espalez politikoa, ETAren kontrako amorruaren amorruz ustekabean hazitakoa baino. Eta Alderdi Popularrak erabaki duenean, ETAren kontra aritzeaz gainera politikagintza hori baino zertxobait gehiago dela --Mayor Orejaren ildo zaharretik beste lau urte jarraitzerik ez dagoela alegia--...  gure Maria, umezurtz,  noraezean geratu da.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008-05-27

 Maria San Gil

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: