Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Errotatibaren kontra

Errotatibaren kontra

Amatiño 2008/06/09 23:57
Igande goizaldeko ordu txikietan ETAk lehergailua jarri zuen "El Correo" egunkariaren errotatibaren kontra. Ez dut nik daukadan minutu terdi hau horrelako ekintzarik salatzen xahutuko baina bai, ostera, hiru zertzelada laburbilduko.

Bat. Segurutik ezer gutxi dago zaharragorik, zaharkituagorik eta anakronikoagorik, edozein egunkariren errotatiba amonalez erasotzea baino. Hori ez da egiaren jabe denaren arrazoia, zer esanik ez duenaren ezinaren ezina baino.

Bi. ETAk besterik uste arren, ez dira euskal errotatibak bere etsaiak. Nekez aurkituko dugu munduan beste prentsarik, talde terroristen iritziak eta komunikatuak euskal prentsak bezain sarri eta osorik ematen dituenik. ETAren arazoa ez da herritarren informaziorik eza. Ez, ETAren arazoa ez da egin dakiokeen zentsura ere, honez gero zentsuratu beharreko ideiarik gabe geratu dela baizik.

Eta hiru: ETAri zer pentsa eman beharko lioke jakiteak, berak erasotu duen egunkariaren erosleak, ezker abertzalearen botu-emaileak baino dezente gehiago direla Bizkaian.

Zergatik ote?

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008.06.10

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: