Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Erretzen ez duten kazetariak

Erretzen ez duten kazetariak

Amatiño 2016/04/14 19:55
Egia esan, nik ez nuen gaztetan sarri ikusterik izan, nobela beltzean horren usu agertu izaten zen kazetari mozkorrik. Erdi-lafiatuta bai, behar bada. Baina benetan zaila zen batere zigarrorik erretzerik ez zuen kazetariren batekin topo egitea. Denek erretzen zuten, erretzen genuen. Orain, ostera, alderantziz. Inork ez du erretzen.

Aurreko asteartean egokitu zitzaidan hogei inguru kazetarirentzako ikastaroa antolatu beharra. Guztira --hogeitaka entzule, dozenerdi txostengile, argazkilaria eta pare bat laguntzaileren artean-- ia hogeita hamar lagun elkarrekin areto berean, bost orduko jardunaldian zehar.

Goiz erdian, kafe-etena jarri genuen, hankak luzatze aldera, eta Muñatones jauregi aldameneko zelaira jotzen duen atea parez parez apropos ireki, erretzaileek nork bere zigarroari amain eman ziezaioten.

Etenaz baliatuz, gehienek kafea hartu zuten eta, zuhur asko, pasta bana jan. Baita kanpora atera ere, telefonoz hitzegiteko. Inork –inork gero- ez zuen, ordea, erre.

Garai batean zigarroak eta kazetariak nolabaiteko espezie hibridoa osatzen genuen elkarrekin. Idazteko, hitzegiteko eta nora ezean aritzeko, kea zeriola, kazetari peto-petoak tabakoa behar zuen lagun.

Nik ez nuen nire gaztaroan sarri ikusterik izan, eleberri beltzean horren usu agertu izaten zen kazetarik mozkorrik. Baina benetan nekeza zen batere erretzerik ez zuen kazetariren batekin topo egitea. Orain, ostera, ezta bat bera ere gero. Inork ez du erretzen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: