Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Erosleen konfiantza

Erosleen konfiantza

Amatiño 2008/10/10 20:29
Bururik jaso ezinda diharduen finantza-krisialdia konfiantzarik ezaren ondorio omen. Konfiantzarik ezak eraman omen du Burtsa azken hiru urteotako baliorik murritzenetara eta konfiantzarik ezak eraginda ari omen da jendea buru-belarri akzioak saltzen. Bai ote? Nik ez dut uste ordea konfiantzarik falta denik. Are gehiago, esango nuke esan konfiantzadunak ez direla konfiantzabakoak baino gutxiago, hain justu beste horrenbeste baizik.

Segurutik etxea saldu nahi izango banu, zailtasunak izango nituzke  hurrengo astebete eta hilabeteetan saltzeko; baina (ez ditudan) akzioak saldu nahi izanez gero, berriz, hainbat minutu gutxi aski lirateke guztiak ere saltzeko. Etxe edo auto-salerosketan gehiago dira saltzaileak erosleak baino. Honelakoetan konfiantzarik eza nabarmena da. Baina akzio-salerosketan, ostera, erosleak saltzaileak bezainbat dira beti. Ez dakit saltzaileek konfiantzarik ezagatik saltzen ote duten baina, txarrenean ere, erosleek ere beste horrenbesteko konfiantzagatik erosten dute, ezta?

Alegia, jendea beldurraren beldurrez ari omen da akzioak saltzen. Bapo. Baina, orduan, zergatik saltzaileek saltzen dituzten akzio berberoriek erosten dituzte erosleek? Ba omen dakigu zertan den saltzaileen konfiantzarik eza. Baina inork ez digu argitzen zertan den erosleen konfiantza.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: