Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Enpresaren eta unibertsitatearen arteko esperientzia onuragarria

Enpresaren eta unibertsitatearen arteko esperientzia onuragarria

Amatiño 2013/04/27 16:05
Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatearen Komunikazio Masterrak formula arrakastatsua aurkitu du, ikasleek alegiazko komunikazio-planak ez ezik, benetako enpresentzako egitasmo errealak lantzerik izan dezaten eta merkatuan sortu ohi diren egiazko beharrizanei erantzuten hasi daitezen.
Enpresaren eta unibertsitatearen arteko esperientzia onuragarria

UPF - Poblenou Campusa

Master zuzendaritzak gonbidatu ohi ditu arrazoi batez zein bestez komunikazio-esparruan nabarmentzen diren enpresen arduradunak, bi helburuez deitu ere:

 aurrenik, enpresa gonbidatuak berak indarrean duen komunikazio-estrategiaren berri ikasleen aurrean artez arte azaldu dezan;

 ondotik, egoera zertan den ezagutu ostean, aurrera begira burutu beharreko planen inguruan ikasleek hainbat proposamen zehatz egiterik izan dezaten.

Horretarako, Masterra egiten ari diren ikasleak hainbat lan-taldetan banatzen dira, lan-talde bakoitzak bere proposamenak landu, garatu eta aurkeztu ditzan hiruzpalau astean. Epea amaitu ostean, Masterraren zuzendariez eta enpresa gonbidatuaren komunikazio-arduradunaz osatutako epai-mahaiak proposamen guztiak aztertzen eta etsaminatzen ditu, eta, guztietarik onena, irabazle edo garaile gisa hautatu.

Ondorio onuragarriak:

Pompeu Fabra Unibertsitatearen Komunikazio Master honek lortzen ditu, besteak beste, hiru ondorio onuragarri hauek:

1. Masterrak lortzen du ikasleak egitasmo errealetan murgildu ahal izatea eta egiazkoak izan daitezkeen aterabideak burutzen jardutea. Baita, aldi berean, ikasleen arteko lehia suspertzea eta areagotzea ere.

2. Enpresa gonbidatuak eskuratzen ditu unibertsitate-esparruan apropos beretzat burututako estrategiak; eta, bere partaidetzaren ordainez, estrategia horiez nahierara erabiltzeko eskubidea.

3. Eta formulak ahalbidetzen du, hirugarrenik, komunikazio-sektorearen eta komunikazio-ikasleen arteko informazioa; horretara, egokiera honek merkatuak nekez emango dien abagunea eskaintzen die ikasleei eta, ondorioz, baita oinarrizko lan-harreman potentzialaren aukera ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: