Energiaren aukera
Egun nekez uka ditzake inork: 1. Energia dela munduko ekonomiak duen arazorik larrienetakoa. 2. Eskabide asko eta eskaintza gutxi duen produktua ez dela merketuko, garestitu baino. 3. Energia fosilak, amaikorrak direnez, ez direla lehengo prezioetara itzuliko. 4. Energia berriztagarriak garestiak direla eta nuklearra, aldiz, merkea.
Eta, honen guzti honen inguruan, ezin ahaztu gauza bi. Bat, energiarik garbiena kontsumitzen ez dena dela. Bi, ekopuntuen arabera, energia-motarik kutsagarrienak, txarrenetik txarrenera, honako hauek direla: lignitoa, petrolioa, ikatza, nuklearra, eguzki-indarra, gas naturala, eolikoa eta minihidraulikoa.
Beraz, aukeran, logikak zera dio: zentzuz jokatzekotan atzekoz aurrera ekin beharko genukeela. Beste guztia nork bere burua engainatzea baino ez dela.
Argia, 2008.06.22