Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Emakume ikustezinak

Emakume ikustezinak

Amatiño 2014/06/21 23:55
Dickensen inperioa batetik… Beauvoir, Sartre, Genet, Cocteau eta Camusen kosmosa, bestetik… idazle-munduaren giroan kokatzen diren filma bi ditugu egunotan euskal zinema-aretoetan. “The invisible woman” bata, “Violette” bestea. Eta, funtsean, batek ez ezik biek biltzen dute, “ikustezinak” izateari uzteko, emakumeek jorratutako bidezidor luzea.

Filmak film, izatez dezente ikusgarriagoa eta entretenigarriagoa da Charles Dickensen ezkutuko maitale politaren historia, baina idazle izan nahi duen sasikume itsusiaren kontakizun latzak badu edozein erromantizismok ez duen erakarpen bortitza.

Ellen Terman (1812-1870) nahiz Violette Leduc (1907-1972), biak ere, zein baino zein ikustezinak dira gizonezkoek euren neurrira egituratutako gizartean. Baina, batetik, nabarmena gero bien artean igarotako mendea ez zela alferrekoa izan; eta, bestetik, gordinak benetan idazle frantsesaren bakardadea eta malura.

The invisible woman filmak (Ralph Fiennes)  bere onean, erritmoa du hasiera beretik, komertziala da, konbentzionala eta “polita”. Martin Provost zuzendariaren Violette, aldiz, lar geldoa eta astuna da aurrenengo ordu erdi luzean, eta gero eta biziagoa eta zorrotzagoa Simone de Beauvoir ezagutu ostean eta aurrera egin ahala.

Ikuskizun batean nahiz bestean emakumeak arrunt nagusi aretoko ikusentzuleen artean. Hala ere, bietarik bat bakarra ikustekotan, hobe, zalantzarik gabe, “zatarraren” aldeko apostua egitea.

Eta, beste aholku bat: aretoan sartu aurretik komeni, behar bada, Simone de Beauvoir, Jean-Paul Sartre, Jean Cocteau, Albert Camus eta (batez ere) Jean Genet idazleen biografiak gogoratzea.

                                   Leduc Violett Leduc                                                                                                  Egiazko Violette Leduc eta Emmanuelle Devos aktoresa

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: