Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Edukia da giltza eta maratila

Edukia da giltza eta maratila

Amatiño 2015/06/20 00:10
Ideia gutxi eta tresneria asko. Hau da, llabur-llabur, komunikazioaren gaineko ikastaro eta jardunaldietan, gero eta gehiago sumatzen den nolabaiteko formula. Besteak beste, formula antzua, nik uste, teknologiak lagundu badezake ere, ez baitu sekula komunikazioaren muina ordezkatuko.

Susmoa dut kazetari-lanbide klasikoa maldan behera doan heinean, kazetari-andana gaztea komunikazioaren esparruan murgildu dela, teoria handiz eta praktika urriz. Komunikazioaz ikasi ez eta kazetaritzaz, ahaztu. Tresnez, tramankuluez, euskarriez eta bestelako “aplikazioez” mortalak eta bi jakin arren, edukien kudeaketaz hutsaren hurrengo baino ez dakien jende hasiberria.

Han-hemenka komunikazioaz eratu ohi diren bileretara joan besterik ez dago konturatzeko, hainbat lagun zein jakitun eta iaio diren hardwarez, zein luzaro jardun dezaketen (ezer askorik esan gabe) txaplatakerietan softwarez, eta zein motzak diren, berriz, eduki berriez.

Nago, ordea, tresneria guztien gainetik eta programazio guztien azpitik, edukiak direla, oraindik ere, arrakastaren giltza eta maratila.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: