Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ederragoa, bai, baina ainubeagoa

Ederragoa, bai, baina ainubeagoa

Amatiño 2014/12/06 16:40
San Mames Barria ikaragarri ederra da, bai, baina zaharra baino ilunagoa omen. Aterpe handiagoa, nonbait, eta, horretara, itxiagoa. Haize-boladetatik nabarmen babestua segurutik baina, zelaiko belarrarentzat, aldiz, lar itxia. Izan ere, belartzako hainbat gune behar baino laiotzagoak eta ainubeagoak dira, antza. Behar besteko eguzki edo berotasun falta, alegia, ezetasunak belarra zimelduko ez badu.

Fotosintesia areagotzeko sekulako argi-orga galantak jarri ohi dira astean zehar, ikuskizun sikodeliko samarra azalduz, goiz eta arratsaldez, udazkenetik aurrera bai behintzat.

Inork ez du ukatzen sistema onerako denik. Begi bistakoak dira emaitzak. Zale orojakileen zalantza da, ordea, zer ote den lehenago: arraultza ala oiloa. Hau da, aukeran, zer da belarrak gehien eskertzen duena: argia ala epeltasuna?

 San Mames sasi eguzkia

Argi-terapia

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: