Eboluziñuaren kalejiria
Hau da lagunen artian zabaldutako gomuta-txartela. Aurrekaldian ni neu, urtebetiaz, Margolanian ganoraz plantxautako faldoi ederraz jantzita, eskuz egindako angorazko jertseitxu eta guzti. Konparau oingo goiko argazkixaz eta ikusi bekoki argi eta zabala txikittako grazia izan dotela beti, baitta belarri osteko ule tentiak be.
Eta atzekaldian eboluziñuaren kalejiria, bertso eta guzti, danon artian kantau ahal izateko.
Eboluziño honek, nik uste, danontzat balio dau. Nik neuk nun jarri neban neure burua ikusi besterik ez dago. Baina, bihar bada, eskumaldeko lelengua Serafin Basauri aitxitxa edo izan leikian eta ezkerraldeko aurrenengua, ostera, Josu Mendicute granujia. Ez gero pentsau erabaki estetiko subjetibua danik... adin kontu objetibua besterik ez da.
Ohar garrantzitsua: Emakumerik ez da inun agertzen espezie aurreratuagua dalako. Fase hau aspaldi pasatu zeben eta, nahiz-ta ikusi ez, Serafinen aurretik doiaz. Ez dittut jarri narrutsik doiazelako eta Don Pedro Zelaiari (G.B) ez jakolako bape gustauko.
Granuja xamarra izateko argiegixa haiz.