EAE eta espainiar estatuaren arteko arrakala murrizten ari
Espainiako INEk urtarrilaren azken astean eman zituen 2025eko emaitzak. Frantziako INSEEk, aldiz, sei astebete gehiago behar izan ditu datuok sarean adierazteko. Hartara, hona elkarrekin osatutako taulan 2025 urtea zelan itxi zen.
Taulan azaltzen ez diren zenbait zertzelada zehaztekotan, Euskal Autonomia Erkidegoaren batez besteko langabezia %7,50 izan zelarik, lurraldez lurralde, berriz, Arabakoa %7,58 izan zen, Bizkaikoa %8,11 eta Gipuzkoakoa %6,39.
Espainiako bestelako autonomiekin alderatuz gero, eta Euskadikoa izan arren gehienetan langabeziarik gutxien izan ohi duen elkartea, oraingo honetan Kantabriak (%6,77) eta Madrilek (%7,04) EAEk (%7,50) baino hobeto amaitu zuten urtea. Eta Gipuzkoa (%6,39) bada ere langabeziarik gutxieneko lurraldea, badira hainbat probintzia (Huesca, Avila etab.) datu hobeekin amaitu dutenak, industriarik ezean aberatsagoak ez badira ere.
Frantzian, Pirinio Atlantikoen departamentuak (Ipar Euskal Herria gehi Biarno) %6,1eko indizea izan zuen, ingurumari guztiak baino txikiagoa. Hau da, Landak (%7) eta Pirinio Garaiak (%8) baino langabezia urriago. Halaber, Frantziaren batez bestekoa (%7,7) baino murritzagoa eta Parisek (%6,1) bezala.
Azkenik, Europar Batasunak %5,8ko langabeziaz amaitu zuen iaz, Euro-eremu osoak %6,2 izan zuen artean.
