Durangok eta Liburu Azokak Basterretxea omenduko
Guztira berrogeita hamarren bat artelan bildu dira, 1940 eta 2012 urteen artean burutu eta lau sailetan banatuak: kartelak, ilustrazioak, diseinu grafikoa eta marrazkiak. Aurrenak, kartelak, nabarmen ezagunak, garaian garaikoak, urtetan kalez kale sakabanaturik ikusi izan genituenak. Diskrezio handiagoz, berriz, hainbat argitalpenetako ilustrazioak; areago diseinu grafikoa, lanbide pribatuaren baitan bideratu baitziren gehienbat; eta ezinbestez ezezagunak, azkenik, marrazkiak, batez ere lan ezkutuko hainbat barne-prozesuren abiapuntu eta kimu zan zirenez gero.
Durangoko erakusketa hau Gerediaga Elkartearen ekimenez antolatu da, urteroko Liburu Azokaren inguruan egokitu nahi izan baita, beste hainbat ekitaldirekin batera. Esaterako, abenduaren 7an. Nestor Basterretxearen gorasarrez Landako Gunean eratuko den omenaldia eta Katrin Alberdik museoan eskainiko duen hitzaldia tarteko.
Guztia, Eusko Jaurlaritzak, hogeitaka erakunderekin batera, Basterretxearen jaioatzaren mendeurrena ospatzeko han-hemenka moldatu duen egitarau joriaren barruan.
.
- Zenbait kartel, beste edozenbaten artean
- Gorka Basterretxea, semea; Mireia Elkoroiribe, Durangoko alkatea; Ibone Bengoetxea, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua; Garazi Arrizabalaga, Arte eta Historia museoaren zuzendaria eta Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkartearen kudeatzailea.