Churchill, Kennedy eta Obama
Ehun urte geroago, Barack Obamak Steven Chu fisikaria (1997ko Nobel Saria) izendatu du Energia Idazkari, Estatu Batuetako ezagutza eta ikerkuntza sare guztia energia berrien garapenaren alde jarri dezan. Kennedyk bere garaiko belaunaldi osoa ilargiratze bidean mobilizatu zuen bezala, Obamak zientziarik eta teknologiarik aurreratuenak jarri nahi izan ditu energia iraunkor eta berriztagarrien mesedetan.
Churchillek ez zuen petroliorik estreinako erabili, ez Kennedyk ilargirik aurkitu, ezta Obamak energia berririk asmatu ere. Baina petrolioaren, aeronautikaren zein berriztagarrien historian, nork bere aldarea izango du.
Argia, 2009ko maiatzaren 17an.