Bikain, euskararik “behar” ez izan arren
Lehendakariak gogoratu zuen lan-munduak gizartean duen garrantzia eta, bidenabar, jarduera ekonomikoaren esparruan euskararen erabilera areagotu nahiak eragiten dituen gizarte-onurak.
Atzo Bikain ziurtagiria jaso zuten enpresen artean bat azpimarratzekotan, zilegi bekit hemen EGA Master aipatzea, honako lau arrazoiengatik: jatorriz eibartarra delako, industria-sektorekoa (zerbitzuak eta irakaskuntza gutxietsi gabe), Gasteizen kokatua eta bere ekoizpenaren %1 baino ez duelako euskal merkatuan saltzen.
Inork ezagutzen baldin badu Gasteizen industriaren bat bere bezeroen %99 atzerrikoak izan arren Bikain ziurtagiria lortzeari ekin dionik, please, esan.
Iñaki Garmendia, EGA Masterren kudeaketa-zuzendaria, ikurra jasotzen Lehendakariaren eskutik. Atzekaldean, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.