Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bayrou biarnotarra nagusi, Parisko Matignon jauregian

Bayrou biarnotarra nagusi, Parisko Matignon jauregian

Amatiño 2024/12/13 18:05
Arratsaldeko 4etatik François Bayrou Sarthou biarnotarra da Frantziako Lehen Ministroa. Bordèras* herrixkan (300 biztanle) jaioa (1951), baserriko semea, ama euskaldun eta alargunari lagundu behar izan zion irakasle-lanetan hasi aurretik.
Bayrou biarnotarra nagusi, Parisko Matignon jauregian

François Bayrou

Esperientzia handiko politiko zentrista eta europazale amorratua, egonkortasunik lortuko bada kontserbadore eta sozialisten artean espaziorik behar dela errotik sinetsia, François Bayrouk administrazio publikoaren hainbat alor eta maila bertatik bertara ezagutu izan ditu azken berrogei urteotan.

Besteak beste izan da, laburtu beharraren beharrez, Pirinio Atlantikoetako kontseilari, Frantziako Nazio Biltzarrean diputatu eta Europako Legebiltzarrean parlamentari. Baita birritan ministro ere, Hezkuntza eta Justizia alorretan, eta Paueko alkate 2014 urtetik hona. Beti ere "euroregio" kontzeptuaren alde.

Larre motzeko gizon hurbila, 2004ean izan nuen nik, Bruselan, François Bayrou bera aurrez aurre ezagutzeko aukera, Europar Alderdi Demokrataren sorreran, Romano Prodi politikari mitikoaren ohorezko magalpean Bayrouren beraren Alderdi Demokratak, Eusko Alderdi Jeltzaleak eta beste hamarren bat alderdik elkarrekin eragin zutena.

Euskaraz, biarneraz zein okzitanieraz Bayrou ministro berriari ezagutzen zaizkion hainbat jarrera Berria egunkariak laburbiltzen ditu gaur.

* Bordèras

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: