Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Basque Culinary Center-en “hamaiketakoak”

Basque Culinary Center-en “hamaiketakoak”

Amatiño 2013/07/29 23:30
Donostiako Zinemaldia zein Jazzaldia ez dira, behar bada, munduko zinemaldirik eta jazzaldirik onenak baina bai, segurutik, ikusentzulerik gehien eta kale-girorik jendetsuen lortzen dituztenak. Eta, azken bolada honetan, gero eta gastronomiari atxikiagoak, gainera, Basque Culinary Center-en “hamaiketakoak” lekuko.

Azken urteotan ekindako gastronomiaren ildoa sakontzen jarraitu du, aurten ere, arrakasta handiz amaitu berri den Jazzaldiak. Ez dut nik esango egunotan Donostiaratu izaten den jende guztia jazzale sutsua ez denik baina bai, ordea, Trinidade plazako giroak, Zurriola inguruko hego-haizeak eta han-hemenkako garagardo-zurrutak dezente erakartzen dutela. Galdetu, bestela, Heineken markari.

Edateak ez ezik, jateak ere ez dakar, antza, kalterik, alderantziz baizik. Aurtengo jazzaldiak “garagardo-potea” indarrean jarri du hirurogeita bost tabernatan eta nolabaiteko mokadu aproposen bat edo beste lau jatetxetan ezarri.

Horrez gainera, piano-kontzertu eta guztiko cokctaila Mugaritz jatetxean eta lau otordu Basque Culinary Center-en egoitzan. Bi, bazkalordutan (50€), Iñaki Salvadorren partaidetzaz, eta beste bi, doan, eguerdi aurretik, hamaiketako edo gisa (12:30 p.m.). Aurrena larunbat goizean izan zen, Matija Dedic (pianoa), Gonzalo Tejada (baxua) eta Carlos Falanga (bateria) hirukotearekin; eta atzo, berriz, Secret Chiefs 3 bandako kapusaidunekin.

Benetan apartekoa gero Basque Culinary Center-ek entzule bakoitzari banan-banan eskainitako zizka-mizka kaxatxo txukuna, bertako gastronomia-fakultatearen instalazioak ezagutzeko abaguneaz, aurrenik, eta jazz (?)-kontzertua entzuteko aukeraz, ostean. Eta, dena, musu truk.

Jazzaldiaren aitzakiaz, oraindik ere bada maukatxoren bat edo beste, lantzean behin baino ez bada ere.

Datorren urtea arte.

SecreChief3

Secret Chiefs 3 taldea, BCCren egoitzan. Erdian, Trey Spruance, mito samarra.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: