Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Balio erantsi bila

Balio erantsi bila

Amatiño 2010/10/08 10:21
Krisialdia dela-eta, enpresa pribatuen mozkin-murrizketaz hitz egin ohi da erruz, baina ez garai onei zerizkien dirulaguntzei esker jardun izan duten kultura-ekintzen egoera larriaz. Laguntza publikoen murrizketa publikoa da; enpresen esponsorizazio-mozketa, aldiz, pribatua. Makina bat kultura-ekimen mortalak jasaten ari da, isil-isilik.

Baina kultura-mundua oraindik jabetu ez den arren, egoera ekonomikoa lehenera itzuliko balitz ere, orain arteko patrozinio-moldeak nekez jarraituko luke lehengo lepotik. Bere arlo zuzenaz baino arduratzen ez zen enpresa itxia eta urruna amaitzear dago. Baita nolabaiteko gizarte-erantzukizuna erakusteko inoren ekimenez jantzi behar zuen lantegi-mota ere. Etorkizuneko enpresa berez arduratuko da giza-lorpenez, baloreez, ingurumenaz zein iraunkortasunaz.

Orain arte kultura-munduak esaten zion enpresari: Zu zikina eta iluna zara, nire ekimenetan partaide izanik nik garbitu eta argituko zaitut. Baina aurrerantzean enpresak erantzungo dio kultura-munduari: Ni zu gabe naiz ona, zein da zure balio erantsia ni hobea izan nadin?.

Argia, 2010.10.10

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: