Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eibarko Chiquitoren gaineko informazio berria

Eibarko Chiquitoren gaineko informazio berria

Amatiño 2019/12/03 20:35
“Una historia de la pelota. Del siglo XVI a la revolución de Chiquito de Eibar” da Jose Antonio Azpiazu historialariaren azken ekarpena. Tituluak berak ezin zehatzago adierazten du oñatiarraren enegarrenaren nondik norakoa: batetik, XVI. mendetik XIX.ra bitarteko historia eta, bestetik, Chiquito de Eibar zenak pilota-jokoari erakarri zizkion aldaketak.
Eibarko Chiquitoren gaineko informazio berria

Azala

XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako udal eta auzitegi-artxiboetan nahiz eskribauek  jasotako hitzarmenetan zeren bila jardungo eta, Jose Anonio Azpiazu historialariak han-hemenkako bazterrak miatu ditu eta pilotaren inguruko zertzeladak aurkitzen saiatu, ohi duen pazientziaz eta gairik arruntenetan kirikatzeko zaletasunaz.

Bistan da, bilatzen jakin eta hartara kuskuxeatzen jarriz gero, errege, jauntxo eta liskar-kontuak baino dezente informazio gehiago eskaini dezaketela "paper zaharrek”.

Chiquito de Eibar gureari dagokionez, berriz, nik dakidanez behintzat, sekula inork bildu gabeko informazioa atondu ahal izan du Azpiazuk, XIX. mendeko hainbat hemeroteka ezohikotan murgildu ostean. Ondorioz, erabat interesgarria ere, XIX. mendeko prentsaren baitan estreinako arrantzan egindako ipi-apak.

Beste behin txalogarria, aparta gero, zabalkunde-alderditik beti ere, Jose Antonio Azpiazuk --gure bilatzaile analogikorik jorienetakoak-- historia “xumearen” inguruan egindako ekarria.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: