Azkue, anbizio handiko fundazio
Llabur-llabur, Azkue Fundazioa teknologia berrien esparruan euskara lantzeko egitasmo publikoa da. Ideia, Josune Ariztondo Kultura Diputatuaren lan-taldearena, Bizkaiko Foru Aldundiak anbizio handiz bere gain hartu duena. Laguntzaile ofizialak, berriz, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilboko Udala eta Deustoko Unbertsitatea. Zuzendaria, azkenik baina ez azkena, Rodrigo Gartzia Azurmendi ermuarra.
Egitasmoak, besteak beste, euskarazko wikipedia, Ahotsak.com, Mediategia, Euskararen historiaren Interpretazio Zentroa, Xuxen bizkaieraz, Kaixo Frankie bideo-jolasa etab. 2.0 deritzon mugimenduaren unibertsoa berriaz baliatzeko asmotan, Jose Luis Bilbao Aldun Nagusiak esandakoari jaramonik eginez gero.
Bertara bildutako gazte, euskaldun eta teknologia berrien erabiltzaileen artean ezin ba eibartarrik falta, Mikel Agirregabiriaren flickr-argazkietan agertzen ez diren arren. Jende diskretoa gero.
Bost erakunde sustatzaileon agintariak, Euskalduna Jauregiko aurkezpenean.
Mikel Agirregabiria eta Rodrigo Gartzia Azurmendi, Azkue Fundazioaren zuzendaria
Euskalduna Jauregiko espezimen berria
Hona hemen entxufismoaren beste adibidie nazkagarri eta alkeizungarri bat (to Azkuek jasotako hitza, oraindik erabiltzen dena: ba al dakizu non?)
Honetako egon al zen "Campo-Ochandiano"-n "proceso de selección" delako bat???
Ez dut uste Azkue bat ere pozik izango zenik
Ikeragarria benetan euskerari egiten diozuen kaltea, zuk sinietsi ala ez margola!!!